XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), ta geuk be buruz dakiguzan Yalto la ta Pieto Signore kantau ta poz pozik euki euazan eurenez negarti diran mutil babaloratxoak.

Barrezka itoten egozan don Blas ta bere arreba ta loba au entzunda.

- Beste orrenbeste dagikek ik biar Bilboko kartzelan.

Gure adiskide maite Pedranton Latsibi, Epikok mozkortuta, paper bat faltsifikau ebalako, ezetariko errurik eztaukala, Bilbora daroek biar.

- Epiko ta Morrosko, biak, eroan bear leukeez ara ta luzaro antxe euki.

- Ori gerotxoago, laster, don Blas.

Anton Imaz, biar goizean Bilbora yoan gura izango dok?.

- Kartzelara, ezta egia?.

Bai, ta poz pozik, oiñez be bai; ta luzaro baitegian egoten bada be, eztau an iñok negarrik egingo.

- Orretarakoxe gura naioan nik ire laguntasuna.

Bazkal-apariak or dagokoak izango dozak.

- Ze ordutakoa da yoate ori?.

- Ator neugaz oraintxe Bekosolorenera ta antxe atonduko doagu.

Aparia geurean gaur.

Biar ta etzikoa baizen ona eztok izango, baia... aurrera, San Sebastian!.

Ordu lauren geroago Begi ta Anton Imaz Bekosoloren etsean egozan, etseko jauna Yatabelik noiz etorriko begira.

Guztiz poztu zan Bekosolo, etsean sartu, Arraitz ta laguna an ikusi ta aren ezpanetatik Anton Imazen asmoa yakin ebanean.

Eta oni txeratsu esan eutsan: Zu, Anton, orretarako, erdu onaxe biar goizean zortzirak aldean.

Pedrantonen billa etorriko dan kotxea ordu orretarako emen izango dala uste dot.

Bada-ezpada lentxoago bazentoz, oba.

Bertan sartu ta Yatabera yoango gara biok alkatearen eske.

Eztakit, Arraitz, au len esan dautsudan.

Bilbon egongo naiz ni, batean Goldaraz legegizonaren etsean, bestean Pedrantonegaz, arik eta onen yara egitea lortuarte.

- Eta beste bien, Morrosko ta Epikoren, baiturampauml;a eskuratuarte be ondo izango da an egotea, Bekosolo.

- Esan bearrik eztago.

- Belutxo da ta goazan, Anton.

Lo be geurean egingo dok.

- Etsean arduratan etedaukadazan nago ni, don Donato.

Ta oba izango litzate ni andik biar goizean onaxe etortea.